Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Iritziak »  Izarrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Izarrak

Jabier Altuna

Iruņean izan nintzen Planetariuma ikusten; han geunden eguzkia eta izarrei buruz entzuten, eta horrelako zerbait esan zuen gizonak: izar honek izen hau du, eta bere argia orain 2000 urte atera zen bertatik. Argiaren abiadura kontuan hartuta, 2000 urte irauten badu izpi batek hona iristen, ze neurri du bizi garen konstelazio eta unibertsoak?

Galdera transzendental guztiez gain, perspektiba pixka bat izaten ere erakutsi zidan; hemen gaude, gure lan, proiektu, asmo eta ilusioak aurrera atera nahian; ateratzen ez bazaizkigu, mundua erori balitzaigu bezala. Bestalde, ez diet bere garrantzia kendu nahi: orain gutxi, lagun batek bere burua bota zuen; ez nuke bere alarguna eta alaben lekuan egon nahi. Baina ez genieke hainbeste garrantzi eman behar zenbait gauzei: Reala jeistea, autodeterminazioa lortzea, Espainiaren batasuna mantentzea ... (noski, ez pentsa maila berean jartzen ditudanik); guztiak dira garrantzitsuak, are gehiago hainbeste sufrimendu sortzen dutenak, baina bukaeran zer gelditzen zaigu? Zoriontsu izateari eman behar genioke garrantzia eta hortan saiatu. Hainbeste miloika urtetik zati txiki bat bizitzea tokatzen zaigu; bizi izan garen moduak, asko esan nahi du. Nere lagunaren familia (eta beste hainbat familia, presoak, hildakoak dituztenak) hemendik aurrera ez dira oso zoriontsu biziko; gauzak, lehenago edo geroago, konponduko dira; batzuetan guk nahi bezala, besteetan ez. Batzuek, ez dituzte ikusiko; eta beste batzuek, izugarri sufritu ondoren; beraien eta bere familien sufrimendua da konponketarik ez duen gauza bakarretakoa; eta horrela bizitzea urte gutxi eta labur hauek tristea da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak