Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Euskara Elkartea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara : Erakundea oso zabala izango dela aurrera dezake Uztarriak

Laster aurkez daiteke herrian Euskara Elkarte berria

Uztarria

Herriak Euskara Elkarte berri, zabal eta anitza izango du laster. Euskalgintza osoak sortuko du. Kontseiluaren herrietako plangintza aurrera eramatea du lehen helburua.

Orain bi urteko saioa
Orain bi urteko saioa.  Orain dela bi urte pasatxo -1998ko abenduaren bukaeran, hain zuzen-, Bai Euskarari, XXI, mendeko Akordioa zela-eta, Azpeitian euskalgintzako zenbait sektore eta lagun bildu ziren. Batik bat, ordea, futbol estadioetako ekitaldi hura prestatzea izan zen talde haren eginbeharra. Lan ordu bat euskararen alde prestatzen ere jardun zuen ondorengo hilabeteetan, baina mugimenduak ez zuen jarraipenik izan, Kontseiluak berak ez zuelako aurreikusten orduan herrietako plangintza. Argazkian, lan-talde hura, 1998ko bilera batean.  (Iņaki Uranga)

Aurreko alean Kontseiluak herrietako plangintzarako Azpeitia hautatu duela aurreratu bazuen Uztarria herri aldizkariak, oraingoan ziurta dezake laster aurkez daitekeela herrian Euskara Elkarte berria. Azpeitiko euskalgintza azken hilabeteetan bilerak egiten ari da, eta horren ondorioz sortuko da elkartea; Kontseiluaren erabakiak guztia azkartu egin du.

Herriko ikastetxe guztiak (Urola BHI, Karmelo Etxegarai, Ikasberri, Betharram, Iraurgi, Jesusen Alabak, Milagrosa), Uztarria Kultur Koordinadora, Udal Euskaltegiko langileak, AEK, EHE eta Erniarraitz Bertso Elkartea dira bileretan dabiltzanak, eta guztien artean sortuko dute euskara elkartea. Bertako kideak gustura daude hainbeste talde bildu izanagatik, euskalgintzako guztiak daudelako. Beraz, oso zabala eta anitza izango da elkarte berri hori.

Estatutuak ere eginak dituzte dagoeneko, behin-behineko zuzendaritza batzordea aukeratua ere bai, eta udaleko Kultura Batzordeburu Nekane Larraņagarekin bilera bat egina dute; abenduaren 19an. Eta Kontseiluarekin batera, alkatearekin eta zinegotzi guztiekin bilera bat egitekoak gelditu ziren, herrietako plangintza zehatz-mehatz aurkezteko. Kontseiluaren aurreikuspenen arabera, Azpeitiak urteko hamar milioi pezeta beharko lituzke plangintzarako, eta udalak jarri beharko luke dirua.

Elkarte berriak, gerora begira, herrirako beste zenbait proiektu ere izan ditzake.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak