Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Etxebizitzak »  Merkatariak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak

«Gu Alde Zaharra oinezkotzearen alde gaude»

Perez Arregi Plaza
Perez Arregi Plaza.    (Iñaki Uranga)

Alde Zaharra Merkatarien Elkarteak Alde Zaharraren inguruan udalak eskatu duen biziberritze planaren inguruan euren kezkatuta azaldu dira. «Gure nahia zer egiteko asmoa duten jakitea da, merkatarioi ere, bizilagunei bezala eragiten digulako». Itziar Lasa, Alde Zaharra Mer-katarien Elkarteko teknikariaren esanetan, «gu oinezkotzearen alde gaude, bat da oinezkotzea eta bestea kaleak ixtea. Guk eskatzen duguna da, gauzak ondo egitea. Alde Zaharrari bizia eman nahi diogu. Alde Zaharrean neurri batzuk hartu dira, baina egiteko asko dago, aparkalekuak, trafikoa, karga/deskarga guneak eta abar. Kontsumitzailearen bulegorik ere ez dago eta herritarrak euren kexak azaltzeko, gure bulegora etortzen dira; esaterako, orain gune urdina jarri dutela eta bizilagunak, galdezka etorri dira, ea bizilagunen txartelak noiz atera behar diren galdetuz». Orain hiru urte, udalak egin azterketaren inguruan, azpimarratu zenaren inguruan ezer gutxi egin dela diote merkatariek. «Orduan elkarteratzea gomendatzen zen, eta gu gure aldetik horretan aritu gara, uste dugu horren alde ari garela lanean. Bestalde, Alde Zaharraren despopulazioa azpimarratzen zen».

Merkatarien Elkartea Udalarekin bat lan egiteko prest agertu da. «Udalarekin lan egiteko prest gaude, lanerako gehiago gaude oztopatzeko baino».

Azkenaldian, Alde Zaharra oinezkotu asmoz, Erdi kalea, Eliz kalea eta Enparan kalea itxi ditu arratsaldez autoentzako, merkatariek kaleak ixtearen aurrean balorazio ezezkorra egin dute. «Jende gutxiago dabil, herrian jendeak autoa erabiltzen baitu erosketak egiteko. Merkatariok jakin badakigu Alde Zaharra oinezkotuko dela, bainak gauzak ondo egin behar dira. Guk zerbait egiten denean, azalpen bat ematea eskatzen dugu, ze beharrei erantzuten dion, horrela noiz arte egon behar duen eta zergatik hartu den erabakia. Bestalde, iruditzen zaigu, guneak eta lekuak irudikatu egin behar direla. Loiola bakarrik irudikatzen da, aparkalekuak eta leku desberdinak ondo irudikatu behar dira».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak