Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2001 »  Urtarrila »  Etxebizitzak »  Azterketak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak

Alde zaharra hainbat alditan izan da aztergai

Enparan kalea
Enparan kalea.    (Iñaki Uranga)

Orain arte Alde Zaharraren inguruan zenbait azterketa burutu dira. Merkataritza, oinezkotzeari eta baita Alde Zaharraren biziberritzeari dagozkionak:

MERKATARITZA

Eskaintza eta erosketa ohituren inguruan Iraurgi Lantzenek egindako azterketa.

OINEZKOTZEA ETA MERKATARITZA

Oinezkotzeari eta merkataritzari buruzko azterketa soziologikoa. 1997an udalak CYP SL enpresari eskatutako azterketa soziologikoa. Azterketa honetan herritarren %68,1 erdigunea oinezkotzearen alde agertu zen. Merkatarien artean, %39,3 agertu zen oinezkotzearen alde. Kezka nagusia salmenten jeitsieran agertuz, herritarren %40,3ak erosketetarako autoa erabiltzen baitu. Bestalde, azterketan erdiguneak jasaten duen despopulazioa azpimarratzen da. Etxebizitzen arloan eginbehar handia dagoela zehaztuz, Alde Zaharra biziberritu eta dinamizatu nahi bada. Azterketa honetan, merkataritzari dagokionez, Alde Zaharrean komertzioen %40,8 dagoela esaten da.

ALDE ZAHARRAREN BIZIBERRITZEA I

1998ko maiatzean mahainguru bat egin zen Azpeitiko Alde Zaharra biziberritzearen inguruan, Alde Zaharreko merkatariek deituta. Bertan, udaleko alkatea eta arkitektua, Alde Zaharra merkatarien elkarteko ordezkariak eta LEBER eta CKL Gestión enpresako teknikariak bildu ziren. Bertan aipatutako enpresak Alde Zaharraren biziberritze plana aurrera eramateko, honakoak kontuan izatea proposatu zuen: Arlo urbanistikoa, trafikoarena (trafikoaren berregituratzea eta aparkalekuak), merkataritza, enpresak eta kultur arloa.

ALDE ZAHARRAREN BIZIBERRITZEA II

Iaz udaleko hirigintza sailak, arkitektu-enpresa bati Alde Zaharra biziberritzeko proiektu bat eskatu zion. Alde Zaharreko gune publikoei eragitea helburu du, azpiegiturak eta kaleak berritu asmoz, hala nola, gasa, argindarra eta telefonia sareak kanalizatzea, kale zoruak berritzea eta txukuntzea oinezkoentzat egokituz. Proiektua egiteak 10 milioiko kostua izango du eta amaituta egongo da datorren ekainerako.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak