Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Zu zeu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu! : Dionisio Perez

“Naximentu dana uren bidez moitzen da, errotan bidez”

Nerea Uranga

Naximentu montatzen duna. 1967-68yen hasi zan Parrokiko naximentue montatzen, lau anai ibili izan die. Azken astietan buru-belarri dabil Iñigo anayekin batea.

Dionisio Perez
Dionisio Perez.    (Nerea Uranga)
  • Noiztik ai zea naximientue montatze hontan?

    Hogeitamar bat urte eo geyo damazkit. Hamalau urtekin hasi nintzen, 67-68 inguru hortan.

  • Nolatan?

    Beti parroki zaliek izan gea etxien. Lehenengo parrokiko sakristauek montatzen zuen. Geo, operauteta zaola ta Krispin Agirre zana ta Inaxito Agirre hasi zien montatzen, ta haiekin batea gu. Orduen Frantziskanatako 3. ordenako grupo batek hartu zuen, gu tartien. Talde hori galdu ein zan. Gu mutil kozkorrak giñela hasi giñen, atte’re beti parrokiyen sartuta ibili ohi zan.

  • Beste anayek, zure anayek’e ibili izan die naximentue montatzen, ezta hala?

    Bai, lau anai ibili izen gea naximentue montatzen. Danea, sei anai-arreba gea.

  • Aurten, bi anai ai zeate.

    Bai, ni ta Iñigo.

  • Gañea beñe baño beranduo, ezta?

    Bateatik eo bestiatik atzerau eiñ da. Baño, igual beñe baño lenuo bukauko deu.

  • Ze berezitasun du naximentu honek?

    Funtzionatzeko sistemie bea da bereziye. Dana urekin mugitzen da, errotan bidez, ta hori ez dao aldatzeik. Aldatzen hasiko bagiñe, urtarrillieneo hasi berko genuke lanien. Egune ta gaba, oiñ 50 urteko sistemiekin eitea.

  • Zenbat urte dauzke naximentuek?

    Guk 108 urte botatzen dizkiyou.

  • Ta zein pertsonaje dezue mattiena?

    Periko Motxala alde batea utzite —ezagunena bea bai-ta— Xerraiko Kontxesi, iye desaindute dao, baño... Emakume bat bazan, Madalenan hariye eiten jarduten zuna, ta irudi hori’re hala dao.

  • Beste pertsonaje ezagunik?

    Kale, garai batien Azkoititik Azpeitire transportien ibiltzen zan. Naximentuen, karruen ibiltzen danai jendiek hala hotsein diyo. Azkenien jendiek beak jartzen dizkiyo izena irudiyei.

  • Zenbat pertsonaje daude naximentuen?

    Buff, sekula ez ditugu kontau.

  • Ta zenbat ardi?

    Beste hainbeste. Behi eruek beste dozena bat.

  • Berritzen al die irudiyek?

    Bai, urtero berriyek erosten ditugu.

  • Ta planoik’eo ibiltzen al dezue?

    Planue buruen daukeu. Gauze batzuk, beletie, karrue, Periko... ezin die aldau. Baño mendiyek-ta gure eran jartzen ditugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak