Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Zinema

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala

Zinema haur eta helduentzat gabonetan

Udala

Gabonetako oporraldiekin batera hasten da, Azpeitiko Udalak eta Zineklubak haur eta helduentzako Soreasu aretoan antolatzen duten zine zikloa. Haurren emanaldiak arratsaldeko 17:00 izango dira eta 100 pezetako salneurri sinbolikoa izango dute. Helduen emanaldiak aldiz, gaueko 21:00etan izango dira eta 400 pezeta ordaindu beharko dira emanaldi bakoitzean. Urte dezente igaro dira jada, gabonetako zine emanaldiak hasi zirenetik. Zentzu honetan, Azpeitiko Udalaren asmoa alde batetik, haur nahiz gaztetxoen aisialdia kultur ekitaldiekin betetzea da; bestetik, azken urteetan batipat, haurrentzat zuzenduriko zinemaren beherakada ikusirik, Azpeitian, haurrei zuzendutako zinema indartzea nahi izan da.

Helduentzako zinemari dagokionez, Zineklub zaleak, gabonetan ia egunero filmeren bat ikusi ahal izango dute. Gabonetan ere, zirkuito komertzialetik at dauden kalitatezko filmeak ikusteko aukera izango dute Soreasu aretora gerturatzen direnek .

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak