Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 15,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Santotomasak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Plazan eta inguruetan txorixo postuak izango dira nagusi

Santotomasetan giro jatorra!

Udala

Abenduaren 21ean ospatuko da Azpeitian Santotomas eguna. Txorixoa, taloa eta sagardoa ezinbestekoak dira jai honetan. Lore, fruta eta barazki lehiaketa egingo da urtero, ohi bezala.

Santotomasetako egitaraua, berriro ere, ekintza eta ekitaldiz beteta datorkigu. Besteak beste, hor daude pilota partiduak, ttuntturroen kalejira, punta-puntako bertsolariak enparantza nagusian, barazki, fruta eta lore lehiaketa, rock kontzertuak, eta nola ez, jada tradizio bilakatu diren txosnak.

Aipamen berezia merezi dute, hain zuzen ere, egun batez azpeitiko enparantza nagusia itxuraldatzen duten herriko talde, eskola eta abarrek prestatzen dituzten txosna horiek. Egun, ezin baitira ulertu txosnek saltzen dizkiguten talo, txistorra eta sagardo gabeko Santotomasak.

Baserri munduaren inguruan sortu zen santotomasetako feria, eta indartuz joan da pixkanaka, gaur ezagutzen dugun baserritar nahiz kaletarrek ospatzen duten festa herrikoia izatera heldu arte. Baina funtsean, beti mantendu izan du bere nortasun eta izaera bereziaren adierazle den euskal kutsua, aipatutako egitarauan ikus daitekeen moduan.

Beraz, azpeitiarrok, heldu da ordua: baserritar jantziak astindu, hartu txistorra eta taloa esku batean, sagardoz beteriko edalontzia bestean, eta goza ditzazuela 2000. urteko santotomasak!

Txorixo postuak jartzeko izen-ematea

Plazan eta inguruetan jarriko diren txorixo postuetarako eta lore, fruitu eta barazki lehiaketa eta erakusketa postuak jartzeko izen-emate epea ireki da. Abenduaren 12a arte irekita dago txorixo postuak jartzeko epea, izena ematen dutenen arteko zozketa abenduaren 14an egingo da. Lore fruitu eta barazki lehiaketarako, berriz, izemate epea abenduaren 15an amaituko da. Izena emateko udaletxera jo beharko da edota 157200 telefono zenbakira deitu beharko da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak