Laburrak
: Motxien
Egun bakarrean gastatzeko miloi bat pezeta zozketatuko dute Alde Zaharreko merkatariek
Alde Zaharreko Merkatarien Elkarteak miloi bat pezeta zozketatuko du, egun bakarrean gastatzeko herriko dendetan. Zozketa txartelak Alde Zaharreko dendetan banatuko dira abenduan zehar. Milioiaren zozketa berriz, gabon inguruko jaietan egingo dute, urtarrilaren hasieran. Zozketan saritua gertatzen denak, egun bakarrean gastatu beharko du miloi pezeta; horretarako kotxe dotore bat ere jarriko dute Alde Zaharra Merkatarien Elkartekoek, eta kotxe horretan ibiliko da erosketak egiten, dendaz-denda, egun guztian zehar.
|