Laburrak
: Erretratutan
Aldayk bigarren liburua kaleratu du
|
|
Xabier Alday liburu aurkezpenean.
|
|
Azaroaren 8an, Enparanen Xabier Alday idazle azpeitiarrak, Susa literatura argitaletxearekin, hamairu ipuinez osatutako Bazterrekoak liburua aurkeztu zuen. Aldayren bigarren liburua da Bazterrekoak, narratiban ordea aurrena. Orain zazpi urte, 1993an, argitaratu zuen bere lehen poema liburua, Bala zeru urdina. Gorka Arreseren, Susako arduradunaren aburuz, ipuin guztietan «bi obsesio edo gai daude errepikatuak. Ipuin guztietan autoak edota gurdiak ageri dira. Bestetik, bikoteen arteko harreman zailak, hausturak ageri dira».
|