Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Iritziak »  Omenaldiak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Azketako ura

Omenaldiak

Jabier Altuna

Azken egun hauetan omenaldiei buruz dezente entzun eta irakurri dut: musika bandako bi lagunei, Diego Garciari...

Azken aste buruan, Franco hil dela hogeitabost urte bete diren horrekin, erregeari egin dizkioten elkarrizketak eta artikuluak irakurri ditut. Esan beharrik ez dago, ipurdi garbitze asmo haundi bat ikusten zen. Izugarrizko lana egin duela, benetan maite duela herria, sakrifizioa gora, ez dakit zer behera. Ez da nire asmoa hemen eta orain hogeitabost urte hauetan egin duena aipatzea edo aztertzea, baina entzun nuen esaldi batek gauza batzuek ekarri dizkit burura.

Herriaren alde lana egitea dela bere eginkizunik garrantzitsuena edo horrelako zerbait esan zuen; komentaristak, bere aldetik 23-F famatua hartan egin zuenak demokrazia salbatu zuela zioen, eta ez dugula inoiz apreziatuko erregeak egin zuena esan zuen, eta horregatik gure betiko esker beroa merezi duela. Honekin ere ados nago; hau da, berak beste zerbait esan edo egin izan balu gau hartan gauzak beste era batetara aterako ziren.

Baina nire galdera hau da: beste zerbait egin al zezakeen? ez al zen bere obligazioa egin zuena egitea? baiezkoan nago, eta beraz, bere lana egin duen norbaitek, bere beharrekin betetzen duen norbaitek merezi al du goraipen berezirik?

Afari bat egiteko orduan edozein aitzakia da ona, omenaldia honi, ez dakit zer hari; afaria egin behar bada egin dezagun. Baina omenaldia batipat, gogo gutxiagorekin batzutan edo gehiagorekin, bere lanetik kanpo besteengatik zerbait egiten dutenek merezi dute. Bandako bi lagun horiek bereziki.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak