Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Iritziak »  Iltzea...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritzia : Amuko zubitik

Iltzea sartuko bada,...

Alaitz Olaizola

Udazkena badenez, antzerki topaketak ere badira beraz, urtero bezalaxe. Aspalditik soma zitekeen topaketetan halako itxuraldaketa nabaria, alegia, ez garela hoberantz egiteko gai izan. Ez dut uste hala pentsatzen duen bakarra naizenik.

Ene kasuan, hamar urtetik honako aldaketetaz ari naiz. Orduan izan nuen topaketatara pixkanaka hurbiltzen hasteko aukera. Orduan, oraindik, giroa soma zitekeen, topaketa giroaz ari naiz. Kalean Sepastopoleko titiriteroak haur eta haur ez ginenentzako saioak egiten, ostegunez emanaldiak, azken jaia...

Niretzako jada ez da berdina. Hilabeteetan luzatu gara, ez emanaldietan. Profesionaletan luzitu gara, eta ez amateurretan. Eta hementxe dago koxka. Norbaitek esan dezake, profesionaletan kalitatea hobetu dela, eta ez nago konforme. Profesionalak ez du kalitatea esan nahi, ezta ikuslego segurua ere. Nirea ez da talde profesionalei zuzenduriko kritika, bakoitzari berea eman behar baitzaio. Nirea antzerki amateurrari eskainitako arreta eskaxaren erreibindikazioa baino ez da. Geroz eta gutxiago dira taularatzen diren lan amateurrak, eta aurki batere ez. Topaketa hauek, halako taldeentzako aukera behar lukete izan eta ez dira, batzuk baiezkoan badaude ere. Txanpon falta denik ere ez dut uste; agian, banatzeko orduan kontuak gaizki eginak daude.

Hausnarketa serio bat egiteko garaia bada. Batzuentzako ofizioa dena, besteen afizioa da; eta bigarren hori bultzatu ezean, iraganean hitz egiten hasi beharko dugu.

«Iltzea sartuko bada, buruan jo behar», bai horixe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak