Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Gutunak »  Gezurra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Gezurra zer den

Azpeitiko EHko zinegotziak

Gezur: Egiaren kontra ohartuki (jakinaren gainean) esaten den gauza.

Unai Lizaso, EHko zinegotzia, bestek sinatutako gutun baten erantzule egin duAzpeitiko EAko zinegotzi taldeak berriki. Salaketa gogorrak egiten zaizkio arrazoirik azaldu gabe.

EAko zinegotziek Unai Lizasok gutuna sinatu zuten gazteei informazioa eman izana leporatzen diote. Horretaz gainera, «gezurrezko informazioa» berak sortua zela ere esaten dute beste askoren artean.

Aipatzen dute, baita ere, Kaito Telebistaren inguruan egin ziren zentsura salaketek ez dutela funtsik, Kaito Telebistak argitu duelako zertan den auzi hori.

Aurrena adierazi nahi dugu, gai honen inguruan, ez Unai Lizasok, ez EHko ezein zinegotzik ez dugula gezurrik esan.

Erraz eta arin mintzo dira EAko zinegotziak. Aspaldi ikasia dugu beldurra zer den, eta badakigu aginteak ematen duen indarra trakets erabiliz komunikabideak ekonomikoki itotzea zer den.

Ez da denbora asko Kaito Telebista prentsaurreko eta aurkezpenetara joateko zuen ohitura aldatzen hasi dela. Seguru gaude Kaito Telebistak udaletxean bere proiektua aurkeztu eta bertatik etor dakiokeen diru laguntzaren zain dagoen bitartean nahi adina libre ezin duela jokatu. Eta EAko udal taldeak zerikusi zuzena du horretan, Uztarria aldizkariari udaletik ezarri zitzaizkion baldintza lotsagarrietan ardura zuzena duen bezalaxe.

Norbere gabeziak besteren lepotik errenditu nahi izatea errukarria iruditzen zaigu. EAko zinegotzi taldea EAJren alkauete lana bereganatzen ari da, beretzat hartuz ezker abertzalearen kontrako txoke-indar lana. Bejondaiela! Horrela jokatuta jasotako mesedeak ordaintzea eta zerbaiten etekina eskuratzea esperoko dute noski.

Guk ere norbaiti probetxuskoa gertatuko zaiolakoan jarri dugu gezur hitzaren esanahia idazki honen buruan. Egia zer den ez al diogu inori gogora ekarri beharko!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak