Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Gazte lokala »  EH

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gazteak eta lokalak

Alde onak eta txarrak ikusten dizkio EHk proiektuari

EHko ordezkariak, artxiboko argazkian.
EHko ordezkariak, artxiboko argazkian..    (UZTARRIA)

Euskal Herritarrok-en iritzia ere jaso dugu, irekitzekotan den lokala dela eta. EHko kideen ustez, «beti ere ona da kultura eta gizarte ikuspegitik egindako azpiegituretan inbertitzea, eta are gehiago gazte arloan». Hala ere, gazteentzako lokalen inguruan kezkatuta daudela esan digute EHkoek, eta honako galdera bota digute: «EAJk eta EAk zergatik dute adin zehatz batzuentzako lokalak egiteko hainbesteko presa, gero beste batzuei, 17 urtetik gorakoei, hainbeste traba eta oztopo jartzen dizkiotenean?».

Adinaren araberako desberdintasuna egitea oso zaila dela esan digute. Baina hori bai, garbi dutena da 17 urte baino gehiagoko azpeitiarrentzat ere behar dela azpiegiturarik, «aisialdia antolatzeko duten leku bakarra tabernak direlako». Eta ez dute ulertzen «EAJk eta EAk zergatik jartzen dizkioten hainbete oztopo Azpeitiko hainbat gaztek eginiko eskaerari». EAJk eta EAk gazteentzako lokalei eman nahi dieten funtzionamenduaz ere hitz egin dute EHkoek. Hauen ustez, 12 urtetik 17 urtera beharrezkoa izan liteke, «igoal», teknikari bat jartzea, «baina beti ere gazteen partehartzea bermatzeko formulak bilatuz». Ordea, «Azpeitiak etorkizunean behar duen gazte-lokal batean, 17 urtetik gorakoek ere egon ahalko duten horretan, klabea da autojestioa». EHk dio gazteek euren burua antolatzen ikasi behar dutela, maila batean gizartearen aurrean prestatzen joan behar dutela. «Egia da arazoak ere sortzen direla halako lokal autojestionatuetan, txukuntasuna eta zarata kasu; baina egia da ere gazteak berak ikasi behar duela lokala txukun mantentzen, eta zarata neurtzen; garbitzaile bat jartzen bada, lokala garbiago mantenduko da, hori argi dago, baina kontua ez da hori».

EAJk eta EAk erabili duten prozedura ere kritikatu du EHk: «Proiektua egiteaz arduratu direnak gazteekin-eta bildu dira, baina ez sakoneko gaiak aztertzeko; egia da ea futbolin bat edo beste zerbait nahi al duten galdetu zaiela, baina ez zaie galdetu sakoneko gaiez». Gainera, halako proiektu batek alderdi politikoen inguruan ere eztabaida eskatzsen duela dio EHk, «eta ez da halakorik eman».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak