Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Etxebizitzak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak : Etxebizitzaren plangintza osoa egiteko eskatuko du EHk

EHk etxebizitzen eskualdeko kanpaina martxan jarri du

Nerea Uranga

Abenduaren hasieran etxe hutsen inguruko kanpainari ekingo dio EHk. Informazioa zabaltzeaz gain, udaletxean mozio bat sartuko du, plangintza oso bat eskatuz. Helburua kontzientziazioa eta sentsibilizazioa lortzea da.

Enparan kalea
Enparan kalea.   

Etxe hutsen inguruko kanpaina Urola-Kostako eskualde mailan egingo du Euskal Herritarrokek, guztira hamaika herritan, Oriotik hasi eta Azkoitira bitarteko herri guztietan.

Uda aurretik hasi ziren herri guztiotako zinegotziak biltzen, eta bileretan eskualde mailan herrietan ematen diren arazoen artean «lehentasunak» zehaztu zituzten, EHko Miren Odriozola zinegotziaren hitzetan: «Etxebizitzaren gaiari eman genion lehentasuna beste gai batzuren artean, baina gaia hain zabala da, etxe hutsak, lurrak, etxebizitza sozialak... Lehenengo etxebizitza hutsen gaia lantzen hastea erabaki genuen».

Herriz-herri aztertu dute, herri bakoitzeko egoera, biztanleria, etxebizitza kopurua eta etxe hutsen kopurua kontuan hartuz. Gero, herri bakoitzean, auzoz-auzo eta kalez-kale datuak bildu dituzte. Bildutako datuak herrian zabaltzeko asmotan dira; kanpainaren helburuak «informazioa pasatzea eta, kontzientziazioa eta sentsibilizazioa» dira EHkoen hitzetan.

Udaletxean ere gai honen inguruan mozio bat sartzeko asmoa du EHk, «plangintza oso bat» egiteko eskatuz. «Ikerketa» martxan jarri eta 2001eko aurrekontuetarako «diru partida bideratzea» eskatuko dituzte. «Zentso bat egitea eskatuko dugu, aztertuz etxe bakoitza ze egoeratan dagoen. Etxe hutsen jabeekin hitz egin, hutsik dauden etxeak saltzera edota alokatzera atera ditzaten. Eta etxe hutsak tasa edo zergabidez grabatuta gelditu daitezen eskatzeko asmotan gara».

EHren asmoa aurrera begira herrian plan estrategiko oso bat egitea da: «Etxe berri pila bat egiten ari gara, etxe huts pila bat dauzkagunean. Hainbat nekazal lur, lur urbanistiko bihurtuz. Eta etxebizitzen prezioak ere, handiak dira».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak