Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 30,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Etxebizitzak »  Datuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etxebizitzak : Datu nagusiak

1.480 etxe hutsik Azpeitian

Euskal Herritarrok alderdiak etxe hutsen inguruko kanpainan kaleratutako datuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak 1999ko abenduaren 31n bildutakoak dira. Hurrengoak dira:

AZPEITIAN

Urola-Kosta eskualdean, batez beste, etxebizitzetatik % 28 hutsik daude. Azpeitian guztira 5.781 etxebizitza daude, eta hauetatik 1.478 etxe hutsik daude,. %25koa da Azpeitian etxe hutsen kopurua.

ALDE ZAHARRA

Alde Zaharra da hirigunean etxe huts gehien biltzen den gunea, alde handiarekin gainera. Alde Zaharreko etxe huts kopurua handia da, batez beste %40 etxe hutsik daude. Etxe huts kopuru handiena Erdi Kalean (%49) dago, ondoren Enparantza Nagusian (%48) eta atzetik Eliz kalean (%47). Etxe huts gutxien, Alde Zaharrean, Perez Arregi plazan (%29) daude.

AUZOAK

Herriko auzoetan, batez beste, %29 etxebizitza hutsik daude. Oņatz da etxebizitza huts gehien dituen auzoa, Eizagirre auzoarekin batera, %35. Etxebizitza huts gutxien dituen auzoa berriz, Izarraitz auzoa da. Urrestillan hutsik dauden etxebizitza kopurua %40koa da. Nuarben berriz, hamarretik zazpi etxe hutsik daude.

BASERRIAK

Batez beste, Azpeitian 545 baserri daude, eta baserri horietatik %29 hutsik daude. Hau da, gutxi gora behera, 158 baserritan ez da inor bizi.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak