Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 6,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Argazkilaritza

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Argazkilaritza :  Rallyko saridunak ezagutu dira

Azpeitiko irudiak

Nerea Uranga

Azpeitia Iruditan II. Argazki Lehiaketako bilduma onenaren saria Miguel Iriarte Sarralle-k jaso du. Hamairu partaide izan ziren eta 62 argazki aurkeztu zituzten. Mendiko Rallyko sariduna Iņaki Etxenagusia izan da.

Lehiaketako lehen saridunaren argazki bat
Lehiaketako lehen saridunaren argazki bat.    (Miguel Iriarte)
Bigarren saridunaren argazkia
Bigarren saridunaren argazkia.    (Jose Ramon Larraņaga)
Azpeitia Iruditan II. Lehiaketako bilduma onenaren saria Miguel Iriarte, Mielito Sarrallek jaso zuen, bigarren sariduna Jose Ramon Larraņaga izan zen, hirugarrena Juan Carlos Pozo eta laugarren saria Juan Mari Ibarzabal. Gaztetxoen mailako saria hutsik gelditu zen, deialdiari inork ez baitio erantzun. Hamairu partaide izan dira guztira eta 64 irudi aurkeztu dira.

Udaleko kultura batzordea aurkeztutako 40 argazkiz jabetu da, bere fototeka berritzeko asmoz.

Mendiko rallya

Pasa den azaroaren 5ean, Mendiko V. Argazki Rallya egin zen, Argazki Elkarteak Lagun Onak Mendi Bazkunarekin bat antolatuta. 42 partaidek hartu zuten parte, eta argazkiak atera ahal izan zituzten ibilbidea Zestoako Goltzibar bailaran izan zen.

Jada ezagutzera eman dira, mendiko rallyan parte hartu dutenen argazki lanak. Irabazle Iņaki Etxenagusia azpeitiarraren diapositiba lana izan da. Bigarren saria Zumaiara joan da, Juan Ramon Llavorik jasoko baitu eta hirugarren sariduna Carlos Mediavilla urretxuarra izan da.

V. Mendiko Argazki Rallyaren sari banaketa eta argazki rallyko aurkeztutako lanen diapositiba emanaldia datorren abenduaren 2an izango da arratsaldeko 19:00etan Enparan Dorretxean. Bertara joaten direnen artean ere sorpresatxoren bat izango dela esan dute antolatzaileek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak