Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Topaketak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Aurten ere ikuslegoek sarituko dute antzezlanik onena

Antzerki Topaketen sari banaketa Santo Tomas egunean

Udala

Abenduaren 21ean, eguerdiko 12:30etan banatuko dira Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen sariak udaletxean. Ikuslegoaren saria, Euskal Antzerki Bultzatzaileari saria eta Irrati Lehiaketarena, emango dira. Aurtengo antzezlanen kalitatea oso ona izan da.

Antzerki Topaketen aurkezpeneko une bat.
Antzerki Topaketen aurkezpeneko une bat..    (Iņaki Agirre)

Pasa den azaroan eman zitzaion hasiera Euskadiko Euskal Antzerki Topaketei. Dagoeneko, hainbat antzezlan ikusteko aukera izan dugu, eta orainartean ikusi dugunaren arabera, zera azpimarratu daiteke: alde batetik, Antzerki Talde ezberdinek aurkezturiko antzezlanen kalitatea; eta bestetik, Topaketek izan duten harrera ona.

Aurtengo antzezlanen kalitatea hain ona izanik, ez da batere erraza izango irabazleak aukeratzea. Dena dela, ikuslegoak izango du azken hitza, ikuslegoaren ardura baita antzezlanik onena saritzea. Larunbatero, Zelaitxo antzokira gerturatzen direnek, bertan jasotzen duten txartelean adierazten dute, ikusi berri duten antzezlanari buruzko norberaren iritzia. Topaketetan parte hartu duten antzezlan guztietan jasotzen diren txartel horietan oinarrituta, batez besteko bat ateratzen da. Jakina, batez besteko altuena lortu duen taldeak eskuratuko du saria. Ikuslearen saria deritzon honetan, 100.000 pezetako bi sari banatzen dira: bata antzerki amateur taldeentzat; bestea berriz, talde profesionalentzat.

Ohi bezala, aurten ere Euskal Antzerki Bultzatzaileari Saria, banatuko da. Azpeitiko Topaketak euskal antzerkia bultzatzeko lana egin duen pertsona, erakunde eta abarren lana aitortu nahi du aipamen berezi honekin. Ezin gara, bestalde, Irrati lehiaketa sariarekin ahaztu. Gabriel Aresti idazlearen bizitza eta lana gogotik ikasi behar izan dute lehiaketara aurkeztu diren DBHI 1. eta 2. zikloko ikasleek. Ahalegin berezi hori saritu nahiean, DBHko 1. zikloko ikasleentzat bi sari banatuko dira. Lehenengo saria lortzen dutenek 100.000 pezeta jasoko dituzte, eta 2. sariak berriz 50.000 pezeta banatuko ditu. Beste horrenbeste gertatuko da DBH 2. ziklokoko gazteekin.

Hauek guztiak dira banatuko diren sariak. Baina garrantzitsuena oraindik ez dakigu, nork eskuratuko dituen, alegia. Dena dela, oraingoz ezin dugu galdera hau erantzun, horretarako santotomasetaraino itxaron beharko baitugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak