Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 7,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Diego Garcia »  Kolpera utzi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Diego Garcia

Kolpera utzi behar al du?

Enekoitz Esnaola

I
I.    (Ińaki Uranga)

Puntako kirolari batek, urteetan entrenamendu gogorrak egin ondoren, erretiroa hartu eta komeni al da hark kolpetik uztea saioak? Diego Garciaren kasua da hau, eta haren masajistak, Juan Mari Olaizola azpeitiarrak, argi eta garbi dio ezetz: «Puntako kirolariek bihotza oso handia izaten dute, egiten duten esfortzuagatik. Oso pultsazio gutxi izaten dituzte, eta pultsazio gehiago izatera pasatu beharra dute, apalago baina entrenatzen segituz».

Azken hamabost urteotan Juan Marik eman dizkio masajeak Diegori, eta horretaz gain «psikologo lanak» ere egin ditu. «Presio handia jasaten dute eliteko kirolariek, eta masaje orduan ondo tratatzen asmatu behar da, beren kezkak-eta entzunez». Atletak berak dio inori baino kontu pribatu gehiago kontatu dizkiola Juan Mariri. «Horma hauek hitz egingo balute, eh, Juan Mari»?.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak