Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 14,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abendua »  Diego Garcia »  Aurrerantzean

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Diego Garcia

Hemendik aurrera beste bizimodu bat

Enekoitz Esnaola

  (Iñaki Uranga)

Orain dela 11 urtetik —maratoian jo eta fuego hasi zenetik— bizimodu era bat izan du Diego Garciak, lasterketara dedikatua batik bat, duela urte batzutatik Aradi kirol dendari ere zenbait ordu eskaintzen dizkion arren. Goizeko bederatziak aldera jaiki eta bi orduz entrenatzen zen, gogor, gero beste pare bat ordu dendan pasatzeko. Eta arratsaldean gauza bera: bi orduz entrenatu eta bi orduz negozioan. Orain ere ordu berean jaikitzen da, baina ez lasterka joateko, dendara joateko baizik. «Hemendik aurrera negoziora dedikatuko naiz erabat», dio.

Baina haren bizimodua ez da horretan soilik aldatuko. Jateko kontuan, adibidez, egundoko aldaketa izango du. «Lehen pasta baino ez nuen jaten. Orain ez. Badira egunak pasta ez dudala probatu ere egin. Orain, garbantzuak, lentejak...», esaten du, beste bizipoz batekin. «Eta lehen txuleta jaten banuen, gero hori lasterka bota egin beharko nuela pentsatuz jaten nuen. Orain ez. Orain lasai jaten dut».

Asteburuetan ere alde ederki ibiliko omen da. «Lehen parranderoa izan gabe parrandero fama baldin banuen, orain... Baina mendira joango naiz asko, txakurrarekin, inguruko parajeetara, Huescara. Oilagorretan ibiltzea gustatzen zait». Lehengoan joan zen... eskopetarik gabe.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak