Uztarriak urtebete
: Urriaren 10ean egin zen Enparanen aldizkariaren batzarra
Bazkideen lehen erabakiak
Uztarria
Erabakiak hartzeaz gain, bazkideek erakutsitako zalantzak ere argitu ziren. Aldizkaria hamabostean behin ateratzeaz hitz egin zen. Uztarriak lehenengo urtebetean egindako ibilbidea ontzat jo zen.
|
|
Batzarraren momentu bat.
|
|
Urte bat bete du dagoeneko Uztarria herri aldizkariak. Horrenbestez, urtean egindako lana baloratu eta aurrera begirako kontuez hitz egiteko, bazkideen batzarra egin zen joan den urriaren 10ean.
Kezka eta zalantza zenbait azaldu eta argitu ziren, baita datorren urtera begirako proposamen batzuk egin ere. Hala, aldizkaria hamabostean behin ateratzearen kontua aztertu egin behar dela erabaki zen.
Taldeek Uztarriarentzat duten garrantziaz ere hitz egin zuten bazkide batzuek. Bestalde, orain arteko harpidedun eta bazkide kopurua dezentekoa dela ondorioztatu ondoren, gehiago nola lortu aztertu zen.
Uztarriaren Zuzendaritza Batzordearen osaera onartuta, eta datorren urteari begirako aurrekontua aurkeztuta, batzarrari amaiera eman zitzaion.
Erabakiak
Besteak beste, honokoa nabarmendu zen batzarrean.
Taldeak: Aldizkarian herriko taldeei eman behar zaien garrantzia.
Hamabostekaria: Aldizkaria hamabostean behin ateratzearen kontua aztertu behar dela ondorioztatu zen.
|