Laburrak
: Motxien
Loiolako informazio bulegoan bisitari gehiago izan dira
Iraurgi Lantzenek —Azkoitiko eta Azpeitiko udalen, Loiolako Basilikaren eta INEM-en laguntzarekin—, uztaila eta urria bitartean turismoari zuzendutako hainbat ekimen izan ditu abian Loiolan bertan. Iaz informazio guneak jaso zituen bezero kopuruarekin alderatuta, aurten Loiolako informazio gunera bisitari gehiago hurbildu dira. Bestelako gida zerbitzuek ere arrakasta izan dute, Iraurgi Lantzenetik azaldu duenez.
|