Laburrak
: Motxien
Urola kalean gazteentzako zentru bat martxan jarriko da
13-20 urte bitarteko gazteentzako zentru berri bat irekiko du udalak abenduaren lehenengo asteetan. Urola kaleko 6. zenbakian, gazteentzako zentro berria izango den 250 metro karratuko lokal bat egokitzen ari dira egunotan. Zentrurako dinamizatzaile lanetarako teknikari bat kontratatuko da. Udaleko Gizartekintza saila, kaleko bi hezitzaileen bidez, Azpeitiko eskoletako 50 bat ordezkarirekin harremanetan jarri zen, eta klaseetan proiektua eztabaidatu ondoren, euren proposamenak udalera aurkeztu zituzten.
|