Laburrak
: Motxien
Urolaldeko artisten XIX. erakusketarako lanen aurkezpena
Urtero bezala, aurten ere Urolaldeko artisten lanak erakusgai izango dira Antxieta Etxeko erakusketa aretoan. Erakusketan, nahi duten artista profesional eta amateurrek erakutsi ditzakete lanak. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu beharko ditu. Lanak aurkezteko epea azaroak 6tik 10era bitartekoa izango da. Lanak Antxieta bertan aurkeztu beharko dira, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
|