Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Kilometroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kmk“00 : Balorazio positiboa egin zuten antolatzaileak

70.000 lagun bildu ziren, euripean, Kilometroetan

Ion Aranburu

Kilometroetan karpek alde ederra egin zioten ibilbideari. Gazteen partehartze kopuruarekin gustura daude antolatzaileak. Espero baino %25 diru gutxiago atera zuten egunean bertan.

Euritako eta guzi egin zuten balorazioa antolatzaileek.
Euritako eta guzi egin zuten balorazioa antolatzaileek. .    (Nerea Uranga)

Eguraldia txarra izan bazen ere ikastolen festa egunean, jende asko etorri zen Kilometroak gozatzera. Antolatzaileen hitzetan, 70.000 lagun inguru hurbildu ziren, eta egin zuen eguraldia kontuan hartuta ez da zenbaki makala.

Goizeko 9:30etan ireki zen ibilbidea Ikasberri ikastolako gaztetxoek zinta moztu ostean. Euriaren ondorioz, kilometro horietan denetan lau metrotan bakarrik izan ziren arazoak. Sevillatik ekarritako karpek alde ederra egin zioten egunari, euriarengandik babesteko aterpe bakarrak izan baitziren ibilbidean zehar.

Egunerako antolatuta lau bazkari mota zeuden eta horietatik batean bakarrik sobratu zen janaria.

Urtean zehar 15 ekitaldi desberdin antolatu dituzte, eta bertara joan den jende kopuruarekin eta antolaketarekin gustura agertu dira Kilometroak 2000ko antolatzaileak.

Gazteek emandako erantzunarekin ere arro agertu dira. Ibilbidea beste urteetan baino gazte gehiagok egin zuten eta gazte askoren dirulaguntza ere jaso dute.

Lortu duten diru kopurua esanguratsua izan bada ere, antolatzaileen aurreikuspenak baino %25 gutxiago izan da. Honi irtenbidea emateko Ipiniozu aterkia Kilometroei lelopean kontu korronteak ireki ditu Ikasberrik Kutxa, Euskadiko Kutxa eta La Caixa banketxeetan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak