Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Iritziak »  Kilolitroak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Akuilua

Kilolitroak

Fernando Morillo

Eguraldi hotza. Tristea. Zerua izugarri lainotu da azkenaldian eta gu ere antzera gabiltza. Lainotsu. Udazkenagatik izango ote da? Azken batean, udazkenak beti izaten du ilun itxura. Edozein modutan, tristurak badu bere aurpegi ederra ere. Behintzat, gero kontraste gisa jokatzeko. Eta hori, gutxi bai, baina bada zerbait.

Bestalde, proposamen berri bat entzun izan dut han-hemenka. Kilometroak festarekin dago lotuta. Zehazkiago, goiz osoan egin zigun euri jasarekin. Eta proposamena: Kilometroak deitu beharrean, hemendik aurrera Kilolitroak bezala izendatzea. Bota zituenak ikusita —eta jasanda—, beharbada egokiena izango litzateke. Horrela, Ikastola, urratsez urrats eraiki beharrean, litroz litro jasoko genuke. Aproposagoa, zalantzarik gabe. Hori bai, gero, adarra jotzeko, eguraldi ero honek lehortea ekarriko ez baligu, behintzat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak