Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Iritziak »  Ana Rosari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Amuko zubitik

Ana Rosari gomendioa

Joxe Luix Aizpuru

Azken egunetan, askotan galdetu diot neure buruari zergatik suspertu nauen horrenbeste Garzonen azken operazio poliziako-politiko-mediatikoak. Euskal Herrian atxiloketa faltarik ez dugu, baina azken sarekadak argi gorri guztiak piztu dituela iruditzen zait. Norbaitek esango dit argi gorrien bonbilak aspaldi erre zirela eta euskal disidentziaren aurkako errepresioa ez dela gaur goizekoa... Behar bada, baina nire inguru hurbilenak ere antzeko sentsazioa izan duenez lerrotxo hauek idaztera ausartu naiz.

Sabino, Gara egunkariko kazetaria, bere semearen koartora hurbildu omen zen korrika eta presaka Poliziaren zapata hotsak atean somatu bezain pronto. Semea, Haikako ingurunekoa omen-edo, —tarteka marteka, atxiloketaren bat edo beste jasan dezakeen arrisku taldekoa—, eta aita erabat arduratuta. Aho bete hortz eta zurbil geratu omen ziren aita-semeak, poliziaren begiradek aitarengan bildu zirenean. Ondorioa denontzat ezaguna: Sabino, barrura.

Atxiloketak azaltzeko Garzon epailearen konklusio-autoa erabiltzeko asmoa dut nire lehen terrorezko nobelan. Kazetari ezagunek ohikoa omen dute, testuak batetik eta bestetik prestatuta hartzea, beraz, nik zergatik ez? Plagio zurrumurrua zabaltzen bada, ordenadoreen ezagutza kaskarra argudiatuko dut... «Estatuaren ordenu konstituzionala zalantzan ipini izana nortasun agiri euskalduna bultzatzeagatik». Ez iezaidazue esan ez denik plagiatzeko modukoa.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak