Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Iritziak »  Agur

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Azketako ura

Agur

Xabier Alday

Ez dut arteaz ulertzen eta ezin izaten dut arrazonatu zergatik gustatzen zaidan arte-lan bat.

Ezagutzen ditudan euskal kulturaren arte espresioak, orokorrean, ikusle hutsa izatera gonbidatzen naute, ajente pasiboa, eskaintza zehatz bat jaso ondoren txalo egin edo isil-isilik alde egiteko bezainbesteko askatasun mugatuaz goza zezakeen morroia.

Artea, erakusteko soilik balio duen espresiobidea bezala ulertzen baitugu. Erabilgarritasuna ebatsi diogu, gutxi gora behera, gizarte geroz eta teknokratagoak jainkoa erailtzea erabaki zuen garai beretsuan.

Eta aldi berean, kultur-espresio ofizialetako artistak, demagun eskultoreak, margolariak, idazleak, musikariak, etab., edozertaz ulertu eta hutsik egiten ez duten banako Jainko txikiak eta ukiezinak bihurtu ditugu.

Pentsa azkenaldian komunikabide guztietan nor ikusi duzuen, mamuek belarrira Euskal Literaturak etorkizun bikaina duela esan diotela kontatzen.

Zuetako inork esan lezake liburu batean aurkitu dituen hitzok, koadro bateko paisaiak, kaleetan eta parkeetan, neurriz kanpo, edozein moduz abandonatutako harritzar eta burdinek norbere bizitza mailaren kalitatea eta urkoarena hobetzen lagundu duenik?

Lapurreta guztietan bezala, onura gutxi batzuentzat izan da.

Joan den asteburuan, azkoitiar batzuengandik artea egunero erabiltzen ditugun tresna eta lanabesekin uztar litekeela ikasi dut. Lezio ederra: horrela, kultur-espresio guztien artean ezdeusena, zalantza izpirik gabe, literatura dela komentzitu naiz.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak