Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Hi heu!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu! : Itziar Goenaga

“Sanferminetako txapela bi aldiz irabazi diñet ta iñor’e ez den enterau”

Nerea Uranga

Aixkolaye. Elosiya auzoko Arbe baserrikue da 22 urteko neska gazte hau. Gazte-gaztetatik herri kiroletan hasi zana, tio Joxemai maixu zula. Laixte alde batea utzikou aixkorie.

Itziar Goenaga
Itziar Goenaga.   

**Ezagune haiz herri kiroletan ibiltzen haizenalako. Kirol bat baño geyotan ibili haiz, ordie.**

Geyena aixkoran ibili naun. Geo plazan harrijasotzen, trontzan, giza-proban...

Nolatan hasi hintzenan?

Erakutsi, tiok erakutsi zinan. 13-14 urtekin, trontzan hasi niñunan. Geo, Aizarnazabalen exibiziyo bat eitie nahi ziñebenan, lau neska aixkoran. Hainbat komerin ondoren, neu preparau niñunan. Txanda librien Saralegi aizpek, Leitzako Ana eta neu jardun giñenan.

Geldialdiyen ondoren, 18 urtekin hasi hitzenan berriz...

Ba, Saralegi ahizpe batek utzi ein ziñenan eta exibiziyotako beste bat ber ziñenan Kristinak. Eta probatzekotan bezela, animau ein niñunan.

**Baño aixkorie hartu aurretik trontzan jardun hunan.**

Bai, Errezilgo mutil batekin pareja ibiltzen niñunan. 14 urtekin Errezilen 20 urte zauzkeben mutil batzuei trontzan apustue irabazi genitxonan.

Heu ibiltze al haiz egurre preparatzen?

Beti laguntzie izan diñet, mutillek, attek eo tiok laguntzen. Norbeak ein ber din. Geyo kostatzen preparatzie, geo ebaitzie baño.

Ta preparaziyo fisikue?

Aixkoran ein ber denena, den ikixi. Ez den inderra, fisikue eo fondue bakarrik. Esaten diñebe ofiziyo bat ikixtie bezela dala.

**Zeiñ den egur ona?**

Pague, baño berdie eon daiela. Lehortzen danien etzeon aman semeik moztuko dunik.

Zenbat aixkora dauzken?

Neure aixkora bakarra, tio Joxemaik erregalau zinan. Oiñ maletan lau zauzkenat. Bi onak eta bi ordezkuk. Bi txapelketak aixkora beakin atea nixkiñenan. Nere faboritue hure den.

Sanferminetako txapelketie bi aldiz irabazi den.

Bai, hiru jokau ditun eta azken biyek irabazi dixkiñet. Hori hunan nere helburue.

Aixkorie uztekotan omen habil...

Bai, asko zaitu ber den da. Pixket aspertute’re bai, laguntza gutxi ikusten diñet. Gipuzkoko federaziyue ez den beñe saiau, Nafarrokue saiau izen dan bezela. Iñor’e ez den enterau existitzen detenik’e. Gipuzkun bakarra naun, beste biyek naparrak ditun. Naparrotik’e, txapela Gipuzkoa ekartzen diñet eta iñor’e ez den enteratzen.

Utzi, beti-betireko?

Momentuen bai. Azkeneko exibiziyue santaluzitan Elosiyan eitie pentsan diñet.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak