Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Gutunak »  Gezurrak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Gezurrak eta inposaketak

Eneko Ibarguren

Uztailaren amaieran Kaito Telebista dela-eta egindako salaketa berretsi nahi dut. Honekin batera, argi utzi nahi dut ez zela Unai Lizaso EHko zinegotzia izan guri informazio hau eman ziguna, Kaito bera izan baitzen niri telefonoz zein debeku zuen (udalaren jarrera kuestionatzen zuten mezua ez zabaltzea), eta debeku hau nork ezarri zion (Nekane Larraņagak) garbiki adierazi zidana. Eta hau asmakeria hutsa bada, eta gazteok gure mezuak zabaltzeko askatsun osoa badugu Kaito Telebistan, zergaitik ez dituzte eman Kaito prentsaurreko hartara agertu ez izanaren arrazoiak? Alderdi politikoek Kaito Telebistan izan behar duten proportzio berdina aipatu dute, baina ze zerikusi du herriko gazteontzat lokal bat eskatzeko emandako prentsaurreko hark alderdi politikoekin?

Gazte lokalaren inguruan Azpeitiko Udal Gobernuak izan duen jarrera inposatzailea, eta bereziki EAJ eta EAko zenbait kidek (Bastida, Beobide, Nekane etab.), aurrez erakutsi duten talante autoritarioaren adibide bat gehiago besterik ez da.

Orain, udala bere aldetik lokal baten inguruko proiektu bat lantzen ari omen da; uztailaren azkenetan izan ziren negoziaketetan garbi geratu zen proiektuak adostua izan behar zuela. Proiektuak gazteon oneritzia izan behar duela agerikoa da, eta ez dugu aurpegia garbitzeko egin dezaketen proiekturik onartuko.

Garbi utzi nahi dut ere, Azpeitiko gazteek behin baino gehiagotan egin dutela udalarekin elkarlanerako apostua; baina Azpeitiko gazteok lantzen ditugun arazoen inguruan udala erakusten ari den pasibitateak elkarlana ezinezkoa egin du, inora ez garamatzan konfrontamendu egoera batean murgildu garelarik.

Bada garaia gazteon ditugun beharren inguruko azterketa serio bat egiteko, mahai batean jarri eta denontzat egokiak izango diren irtenbideak landuz. Guk ateak zabalik ditugu; udalak?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak