Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Abesbatzen topaketak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udalak : Santa Zezilia ospatzeko ekitaldiak antolatu dira

Abesbatzen topaketa udazkenean

Udala

‘Udazkenean Abesbatzak’ deritzon hainbat abesbatzen topaketa tradizio bilakatu da herrian. Urria eta azaroa bitartean ospatuko da. Santa Zeziliaren ospakizunerako egitarau berezia prestatu da aurten.

Udazkenean abesbatzak Frantziskanetako elizan izango dira
Udazkenean abesbatzak Frantziskanetako elizan izango dira.   

Udazkenean Abesbatzak Azpeitiko Udalak eta Julian Barretxea abesbatzak elkarlanean antolatzen dute. Zeregin nagusia munduan zehar dabiltzan abesbatzen erakusgai izatea da, beti ere ingurukoak, Azpeitiko abesbatzak barne, ahaztu gabe. Era honetan, beti izan ohi da tartean nazioarteko abesbatza ezagunen bat,. Besteak beste, Txina eta Poloniako abesbatzak azpeitiratu izan dira aurreko urteetan. Aurten Noruegako Embla Trundheim taldeak ireki du Udazkenean Abesbatzak.

Nazioarteko taldeez gain, egitarauan Espainiako edota Euskal Herriko abesbatzen ordezkaririk izaten da; bide horretatik, azaroaren 18an Hendaiako Gaztelu Zahar abesbatzari tokatu zaio aurten txanda.

Julian Barrenetxea Azpeitiko Abesbatza, antolaketa lanetan ibiltzeaz gain, topaketen parte ere izango da; azaroaren 25ean izango ditugu entzungai. Hauekin batera, Nemesio Otaņo Azpeitiko Abesbatzak ere badu bere tartea, azaroaren 11ean, hain zuzen ere.

Aurtengo edizioan, abesbatza hauek guztiak egun ezberdinetan baina ordu eta leku berean arituko dira: arratsaldeko 19:00etan Franziskanetako elizan. Erabaki honen arrazoiak hurrengoak dira: alde batetik, Frantziskanetako elizan oso ondo entzuten da; eta bestetik, ohitura sortzeko bidea ere bada, antolatzaileen esan digutenez.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak