Xoxoteko aterpea
: Osasun txostena
Aterpearen hutsuneak
|
|
Xoxoteko aterpea itxita, orain bi aste ateratako argazkian.
|
|
Honako hutsuneak ditu Xoxoteko aterpeak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenaren arabera:
SUKALDEA
Jangela eta sukaldea ez daude fisikoki bereizita. Soilik eskuak garbitzeko den konketarik ez dagoela. Ontzi garbigailurik ez, behar bezalako hozkailu sistemarik ez eta intsektuen aurkako beharrezko sistemarik ez daude. Lanerako leku bereiziturik ez dago. Lurrean zerrautsa zegoen. Patata tortilak arraultza freskoarekin egiten dira. Eta sukaldeko langileek kolore argiko arroparik ez dute.
JANGELA
Zerrautsa zegoen lurrean. Motozerra bat ere bazegoen gordeta bertan, eta sabaian hezetasuna ageri da.
KOMUNAK
Komun bakarra dago aterpe osoan eta 40 lagunentzako lekua duen aterpe batentzat ez da nahikoa. Komunaurrea ez dago jangelatik ate batez bereizita eta bertako langileentzat ez dago beste komun bat.
URA
Biltokia txikiegia da eta edangarria egiteko ez da neurririk hartzen.
|