Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Azaroa »  Xoxoteko aterpea »  Pello Arenas

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Xoxoteko aterpea : Pello Arenas (Xoxoteko aterpeko guarda)

«Derrigortuta izan naiz aterpea ixtera»

Pello Arenas
Pello Arenas.  Xoxoteko aterpeko arduraduna izan da Pello Arenas hamahiru urtean. Federaziotik gutuna jaso ondoren Xoxoteko aterpea itxi beharra izan du. 

Noiz izan zenuen osasuneko txostenaren berri?

Federaziotik heldu zitzaidan txostena, ondoren bilera egin genuen, aterpean bertan, nik, federazioak eta Lagun Onak-ekoak. Harrezkero ez dakit ezer. Iazko umeen kanpaina martxan, aurtengo kanpaina bertan behera geldituko zela komentatu zidaten Federaziokoek, obrak egin ezean, arazo serio bat dagoela-eta. Orduan, San Adrianeko aterpeko arduradun postua eskaini zidaten. Baina nik ezetz esan nuen. Familia-eta hemen ditut eta...

Umeen egonaldia moztu zen lehenengo, gero jaten eta edaten ematerik ez dagoela da berria.

Horren berri emanez, Federaziotik gutuna jaso nuen. Ondorioz, niri dilema bat sortu zait: jaten eta edaten ematerik ez badut, nik nola funtzionatu behar dut? Nire ogibidea nondik atera behar dut? Ez dit interpretatzeko biderik ematen. Idatzi bat bidali nuen Federaziora, esanez ez zitzaidala ondo iruditzen horren berri emanez paper soil bat bidaltzea eta ea ni zer egoeratan gelditzen naizen. Dagoeneko 25 egun pasatu dira eta oraindik zain nago [orain hamar egun hitz zuen Uztarriak Pellorekin]. Gero, bi asteburutan aterpera igo nintzen, uste bainuen jendeak azalpen bat merezi zuela. Bi asteburutan igo nintzen, bertan urte asko pasatu ditudalako eta maite dudalako. Orduan, itxita dago, nik ixten dut. Baina, neu derrigortua izan naiz ixtera. Egoera arraroa da.

Zenbat urte dira Xoxoteko aterpean lanean ari zarela?

Orain dela hamahiru urte hartu nuen. Aurretik bi urtean Jon Aizpuru eta biok begirale bezala ibili ginen, geu izan ginen pixka bat umeenari-eta forma eman genionak. Urteotan ia 8.000 ume pasatu dira. Jendea ugaldu egin da larunbat eta igandetan; batzuek diote masifikazioa dela... Hor kontua bakoitzak mendia nola ikusten duen da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak