Xoxoteko aterpea
: Ander Uranga (Lagun Onak Mendi Bazkunako lehendakaria)
ĞEgun, aterpearen egoera zein den jakin nahi duguğ
|
|
Ander Uranga.
|
|
Egun, Xoxoteko aterpea zeinen esku dago?
Hamar urterako, 1992tik 2002a arte, Gipuzkoako Mendi Federazioarekin kontratu bat sinatu zen. Kontratu horren arabera aterpearen erabilera Federazioaren esku gelditu zen 2002. urte arte.
Nola izan duzue Osasunetik Xoxoteko aterpean hartu den neurriaren berri?
Guri udaletik etorri zitzaigun Osasun Saileko txostena. Guk irakurri eta Federaziora bidali genuen. Orduan Federazioarekin kontaktuan jarri eta biltzekotan gelditu ginen.
Txostena jaso ondoren, aterpean bertan bildu zineten, Federaziokoak eta Lagun Onaken ordezkari bezala, zu zeu.
Bai, Federaziotik aterpeen arduraduna den Imanol Exposito eta beste gizonezko bat etorri ziren, eta uraren kontuaz-eta hitz egin genuen. Bertan obraren planteamenduaren inguruan ere hitz egin zen; bateko eta besteko komentarioak izan ziren. Udalarekin hitz egitea ere komentatu zen. Ni, lehenengo eta behin, Lagun Onak-eko batzordekoekin hitz egitekotan gelditu nintzen.
Batzordean zer jarrera hartu zenuten aterpeko bileraren ondotik?
Batzordean bertan aterpean hitz egin genuenaren berri eman nuen. Juntan, hamar-hamabi lagun gara eta Osasunak eskatzen dituen neurrien inguruan hitz egin dugu; normala den bezala eztabaidak ere izan dira. Bi-hiru astetan gaiaren inguruan hitz egin ondoren, geuk gauzak hobeto hitz egin eta baloratu behar genituela erabaki genuen. Federazioko aterpeen arduradunari guk hartutako erabakiaren berri eman genion bere garaian.
Orain dela aste gutxi, Osasunak, aterpean jan eta edaten ematea eragotzi du.
Bai, orain hiru-lau aste jakin genuen txosten horren berri. Txostenean ez da esaten aterpea ixten denik, baizik eta bertan jaten eta edaten ematerik ez dagoela. Orain batekin eta bestearekin hitz egin nahian gabiltza. Bestalde, ez dakigu Pello, aterpeko guarda, zer egoeratan dagoen. Federazioarekin hitz egin berri dugu, eta bera Pellorekin hitz egitekotan gelditu da. Udalarekin ere bilera bat egin dugu Osasuneko txostena eta aterpearen inguruan, baino ez dugu ezer erabaki.
Une hauetan zer egiteko asmoa du Lagun Onak Mendi Bazkunako batzordeak?
Lehenengo, udalarekin eta Federazioarekin hitz egin nahi dugu. Gero, une honetan aterpearen egoera nola dagoen ez dakigu eta horren berri jakin nahi dugu. Aterpea nola dagoen, itxita zergatik dagoen edo ireki egin behar den edo ez. Berez, aterpe bezala funtziona dezake. Orduan, hori nola dagoen ez dakigu, eta ezer baino lehen hori zehaztu nahi dugu, une hauetan zein den Xoxoteko aterpearen egoera. Orokorrean hori da gure batzordearen oraingo asmoa.
Eta momentuko egoera zehaztu ondoren, aurrera begirako asmoak zeintzuk dituzue?
Segidan, aurrera begirako asmoen inguruan hitz egiten hasiko gara Lagun Onak-ekook. Ea zer planteamendu ateratzen dugun edota zer planteamendu eman nahi diogun Xoxoteko aterpeari.
|