|
|
|
Xoxoteko aterpea
‘Mendia ezagutu’ kanpainarekin urtero 600 gaztetxo izan dira aterpean
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kirol Eskolarra egitarauaren barne dago Mendia Ezagutu kanpaina; Gipuzkoako Mendi Federazioak bideratzen du, eta era horretan Gipuzkoako hainbat ikastetxetako gaztetxoak egonaldiak egiten dituzte mendi aterpeetan. Xoxoteko aterpean iazko ikasturtean egin ziren egonaldiak azkenekoz. Osasuneko obra eskaerak zirela-eta, Xoxoteko egonaldiak aurtengo ikasturtean Lizarrustiko aterpera pasatu dira. Pedro Aranbarri azpeitiarra hamalau urtean izan da begirale Xoxoteko aterpean eta egun Lizarrustin dihardu egonaldien begirale. «Urriaren erdialdera hasi eta abendua arte eta gero otsailetik ekaina arte izaten dira, bi-hiru eguneko egonaldiak. Xoxoten batez beste urtero 600 bat gaztetxo pasatzen ziren. Gehienak gipuzkoarrak».
Xoxotek, hainbat ekintza burutzeko aukera duela azaldu digu Pedrok, «eskalada, mendi buelta, orientazioa, kanping-denda muntaketak eta tirolina egin ohi genituen».
|