|
|
|
Laburrak
: Motxien
Urrakira igoera 40 gidarik bukatu zuten
Gasolina usaina eta motor zarata nagusitu ziren berriro ere Urrakin. Herritar ugarik hartu zuten parte lasterketan, Andoni Oruezabal, Jabier Lasa, J.I. Azkune, Ander Garate eta Peio Izagirrek. Herritarren artean azkarrena Andoni Oruezabal izan zen BMW M3arekin. Ander Garaterekin ikuslegoa oso gustora gelditu zen egin zuen igoera ikusgarriarekin. Sailkapen orokorrean ere postu onean gelditu zen, hamargarrengo postuan. Lasterketan zehar istripuak gertatu arren ez zen zauritu larririk izan. Ikusle kopuruarekin ere antolatzailea, Lagun Artea eskuderia, gustora agertu zen, 5500 inguru izan baitziren.
|