Kmk´00
: Sortzaileak
Euskaltzaleak ‘ultrak’
Ikastolaren sortzaileek ikastola sortzeko lanean ari ziren bitartean, gozoak ez zirenak entzun behar izan zituzten zenbait herritarren ahotik, Azkargortak kontatu bezala, «garai hartan frantsesak hor zebiltzan borrokan Argelia utzi edo ez utzi, ‘ultra’k Argeliari askatasuna eman nahi ez zietenak ziren. Orduan ‘ultra’ izena ahotan ibiltzen zen. Ta Azpeitian ‘ultras’... ustez kategorizko gizon bat bazen, alde hortatik atakatu gintuena Anbrosio Goenaga eta ni. Gu giñela Azpeitiko ‘ultras’, ikastola sortzeko lehenengo pausuak ematen genbiltzalako».
Entzuteko gozoak ez ziren hitzak entzun behar eta egiteko makina bat gaziak gertatzen zirenak egin behar ordea, «Ikastola sortzeko dirurik ez-eta nola edo hala hasi nahi genuen, eta eskean irten behar... eta irten genuen bezala gainera, dendarik denda, fabrikaz fabrikara». Azpeitian ikastolaren sorrerak, sortzaileak kontatu bezala, izan zituen une gazi eta gozoak.
|