|
|
|
Kmk´00
Ikasberriren izaera
|
|
Ikasberri Ikastola.
(Leire Larrañaga)
|
|
Ikasberri ikastola 400 familia eta 580 ikaslerekin sortu zen, kooperatiba bezala egituratuta, Mirari Bereziartua Ikasberriko zuzendariaren esanetan, «Proiektuaren erantzukizuna gurasoak daukatelako kooperatiba bezala egituratuta sortu zen. Hor baliabide konprometitua langileak dira, ezin delako egun Euskal Herrian horrelako proiektu bat aurrera atera konprometitu gabeko pertsonalarekin».
Ikasberri ikastola birsortzeko bi arrazoi azaltzen dituzte sortzaileek, «batetik, ikastolaren ezaugarriak mantentzeko zen. Momentuko egoera juridiko-politikoa ikusita ez genuen uste, hori inoren esku uzteko moduan geundenik. Pentsatu besterik ez dago ea nola ikusiko genukeen orain, PP edo PSOE gobernuan balira, herri honen nortasunaren bermea nola lor daitekeen. Pasa daitezkeen gauzak dira. Guk geuk eskuetan edukitzeko erabakia mantendu nahi genuen. Eskola berri baten alde geundelako, erabat barrutik aldatutako eskola bat, aldaketa hori nagusiki ikasleak tratatzeko eran. Berrikuntza horren aldeko betiko ikastola, sustrai, ezaugarriak mantendu baina barrutik aldatzearen aldeko apustua eginda».
|