Kmk´00
: Sortzaileak
Lehenengo batzordea
|
|
Ikastola hasi berriko ikasle gazteak eta andereinoak.
|
|
Ikastola sortu berria handituz joan zenean, kontuak orduarte bezala ezin jarraitu eta koperatiba sortu zen, koperatibarekin batera, batzordea osatu zen.
Aurren-aurreneko batzordea, gurasoak, irakasleak eta elizako ordezkariak osatu zuten: Iņaki Eizmendi Txapel, Manuel Azkoitia, Anbrosio Goenaga, Patxi Azkargorta, bi andereinoak Kontxu Odriozola eta Mari Tere Garmendia eta Inaxio Mari Olarte izan ziren. Gero elizaren ordezkari bezala, Juanito Goikoetxea eta aztertzaile Aita Elizegi jesuitak ere ihardun zuten batzordearekin bat lanean.
Batzordea osatuko zutenak gurasoak izan behar zirela erabaki zen ikastola sortu berrian, Olarteren hitzetan, ĢIkastolan, gurasoa zen haurrarengan agintzen zuena. Ikastolak gauza berri bat ekarri zuen, gurasoak ziren egin eta desegiten zutenak. Erabaki zen gurasoak osatu behar zutela batzordea eta zerrendak aurkeztu eta beraiek aukera zitzatela ordezkariakģ.
|