Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Kmk´00 »  Mikel Erguin

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kmk´00 : Josu Erguin (Kilometroen sortzailea)

«EEBBtan ikusitako ideia proposatu nuen»

Mikel Uria

Josu Erguin Kilometroen sortzailea da, EEBB-etan ikusitako ideia Euskal Herriratu zuen ikastolen alde. Lehen KMK Beasainen izan zen 1977an.

Josu Erguin
Josu Erguin.  Kilometroen sortzailea da, EEBB-etan ikusitako ideia Euskal Herriratu zuen ikastolen alde. Lehen KMK Beasainen izan zen 1977an.  (Mikel Uria)

Zergatik sortu ziren Kilometroak?

Orduan lizeo berria behar genuen Goierrin eta diru behar handia zegoen. Ordurarte betidaniko ekintzak egiten ziren, eta zerbait handia egin beharrean aurkitzen giñen. Urtean behineko zerbait izan beharra zuen, ibiltaria eta nolabait aterki handi baten pean Ikastolen Elkartepean. Indar horrek urtean behin euskararen eta euskal irakaskuntzaren aldeko ekintza izan behar zuen. Lastima urtean behinekoa dela, urtean 365 egunetan egin beharko litzateke.

EEBBetatik ekarri zenuen ideia, nolatan?

Nik han ikusitako ideia proposatu nuen. 17 urterekin EEBBtara joan nintzen eta han giza eskubideen aldeko ibilaldi bat egiten zen. Zirkuito bat, eta norberak bilatu behar zuen norbait kilometroko ordaintzeko. Horrela jendea ahalik eta gehien ibiltzen zen.

Egun Kilometroak zer iruditzen zaizkizu?

Oso festa polita da, guk ezarri genion oinarria. Nik amets egiten nuen Kilometroak egungoak izango zirela. Izugarrizko festa da egun horretan sentitzen duguna.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak