Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 13,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Kmk´00 »  Datuak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kmk´00 : Datuak

7,8 kilometro ibilbideak

Ehun mila pertsona espero dira Kilometroetan, jende oldea herrian hartzeko moduak jarri behar:

IBILBIDEA

KMK’00ko ibilbideak 7,8 kilometro izango ditu, laua da eta elbarriak egiteko modukoa. Zazpi gune izango dira ibilbidean zehar Ikasberrin, Autoeskolan, Loiolan, Goenako kanpan, Lan Mobel gaineko kanpan, Polikiroldegi atzean eta Enparantza Nagusian.

LANEAN

Kilometroetan 2.000 pertsona inguru arituko da lanean ibilbidean zehar. Zereginik ez da faltako, trafikoa zuzentzen, aparkalekuak antolatzen, txosnetan eta otartekoak egiten besteak beste. Trafikoa zuzentzen eta txosnetan ariko da jende gehien lanean.

BAZKARIA

Bazkaritarako 3.000 pertsonentzat lekua izango da. Sagardotegi menua polikiroldegian 900 bat lagunentzat, paella Ikastolako karpan 1.200entzat, Kirurin menua 700 bat lagunentzat eta Uranga jatetxean menu berezia 200 lagunentzat. Gero, gune guzietako tabernetan otartekoak izango dira salgai eta euskal jakiak dastatzeko modua Euskal labelaren gunean.

APARKALEKUAK

Herriak ez du tren zerbitzu on bat, hau dela eta, gainontzeko garraio publiko eta partikularrak eduki dituzte kontuan antolatzaileek. 16.000 auto eta 600 bat autobusentzako aparkalekuak topatu eta moldatu dituzte Azpeiti eta Azkoitian. Jendea ibilbidera gerturatzeko autobusak antolatu dira Azkoiti, Urrestilla eta Danona aurretik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak