Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 2,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Kmk´00 »  Arduraduna

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kmk´00 : Iņigo Agirre (Kmk’00 Batzorde arduraduna)

“Pentsaezina lortu eta ustekabeko ateak ireki ditugu”

Nerea Uranga

Iņigo Agirre KMK’00 bezpera egunetan ez da erraza harrapatzeko, batetik bestera dabil batekin zein bestearekin geldituz eta azken zertzeladak konpontzen. Ikastolaren festa erraldoiaren antolaketan burubelarri.

 

Ze lan betetzen du Kilometroak batzordeko arduradunak?

Kilometroen antolaketa Azpeitiko Ikasberri ikastolak jaso genuenean, geu hasi giņen lanean batzordetik. Titularra ikastolako batzordea da, eta jai eguna izanik jarraipen zehatza egin behar zaio, baina egunerokotasunak ere jarraitu egin behar du. Barne antolaketa bat egin genuen, baten batek izan behar eta nirekin kontatu zen. Urduritasunarekin baina, ilusioak gainditu egin du. Merezi izan duen reto bat izan da eta da.

Noiz hasi zineten Kilometroak 2000 antolatzen?

96an 700 miloiko inbertsioa egin beharra izan genuen eta Ikastolen Elkarteari eskaera egin zitzaion, behar premiazkoa genuela-eta. 97ko udazkenean hasi giņen eskaera egiten, 98an eskaera gehitu eta hobetu egin genuen eta aurtengo Kilometroen antolaketa lortu genuen 99an. Mailu Gurrutxaga aukeratu zen koordinatzaile 99ko apirilean, arduradunak eta abar izendatu ziren. Guztira hamalau lantalde aritu gara lanean, arlo desberdinak ikutzen dituzten lan taldeetan banatuta.

Urte gogorra izan al da, lan asko egin beharrekoa?

Bai, dudarik gabe, bilera pila bat. Baina lagunarte giro onean ematen ari gara, Zuriņe Mendizabal da Ikastolen Elkartetik jarraipena ematen ari dena , eta berak ere aipatu izan digu, taldeko eta talde-buruan giro oso ona ikusi duela. Denok ere billeritis harrapatu dugu. Talde batzuk lehenago hasi ziren lanean, beste batzuk beranduago, benetan esperientzia aberasgarria da. Pentsatzen ez genituen gauzak lortu, uste ez genuen ateak zabalduta aurkitu ditugu.

Nola aukeratu da ibilbidea?

  1. ko ibilbidea kontuan izan dugu, baina ordundik Ikastolen Elkartearen baldintzak asko aldatu dira. Gero Lagun Onak M.B.ko Mikel Ibarzabal eta Pako Lertxundik euren iritzia eman zuten. Horrela, arauak betetzen saiatu giņen. Ibilbide laua, dena asfaltatua ez bada ere, todouno da, elbarriak ere egiteko modukoa.

Zerk eman du lan gehien Kilometroak antolatzerakoan?

Nik, muntaiak esango nuke. Sail bakoitzak dauka bere lana, baina muntaiak lan handia eman digu eta jestio lan handia gainera. Ibilbide osoan ez daukagu aterperik, 99an Jaso ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen karpak ikusi genituen eta ideia jaso genuen. Karpak lortzeko nahiko jestio egin dugu, Gipuzkoan, Paris, Lion, Sevillan ibili gara bila. Azkenean Sevillatik ekarriko ditugu. Gero geuk, ogitartekoak egiteko txapak egin ditugu, gure filosofia hori da: egiten dugun lana hurrengo urterako ere hor izango da.

Azken uneko lanetan ariko zarete, ze lan dira hauek?

Gu esaterako azken egunean gaude, egun luze xamarra baino. Urduritasunean sartuta, azken txanpan. Oporrak aurretik egiten ez dena gero kontuz. Gestio lan guztiak eginda ditugu, taldeetan eta taldeburuan erabakiak hartuta.

Eta egunean bertan, lanean?

Koordinazio zentruan egongo gara, hemen ikastolan. Ibilbidean zehar gauzak nola doazen jarraipena egin eta ezustekorik bada lehenbaitelehen konpontzen saiatuko gara. Eta ahal bada, eguna bera ospatuko dugu.

Eta gero, jai eguna pasatu ondoren?

Lan gehiago. Horrelako muntaia bereziak, desmuntaia eskatzen digu. Ingurugiro aholkua mantenduz, garbiketa oso sakona egiteko asmoa dugu. Eta txakoli boteila fresko batekin ospatuko dugu. Hala ere, ia urtearen bukaera arte izango gara lanean, lana guztiz amaitu bitartean. Izan ere, kontuak itxi eta txostenak prestatu beharko baititugu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak