Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abenduek 3,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Kmk“00 »  79ko Kmk

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Kmk“00 : 30.000 lagunek parte hartu zuten Kilometrotan

79ko KMK Loiolan

Nerea Uranga

Kilometroen hirugarren jaia Loiola eta Azpeitia bitartean egin zen. Euskal kulturako pertsona ezagunak etorri ziren, Joxe Migel Barandiaran eta Luis Villasante bestean beste. 13 milio pezeta atera ziren eta hauetatik bi Ikastolen Elkarteari eman zitzaizkion.

 
Bertsolarien saioa Loiolan KMK“79an
Bertsolarien saioa Loiolan KMK“79an.   

.79an Azpeitia eta Loiola bitartean egin zen Kilometroak. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari bertan Kilometroak egiteko eskaria egin zitzaion, Azkoitian ikastola berria egin beharra zegoela eta. Kilometroak jaiaren hirugarren urtea izan zen 79koa. Antolaketa lanetan Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako ikastolak ihardun zuten, egunean jaia antolatzen 400 pertsona aritu ziren lanean.

Urriko lehen igandean, urriak 7an, izan ziren 79ko Kilometroak, handik aurrerako Kilometro guztiak urriko lehen igandean ospatu direlarik. 79ko Kilometroen helburuak, bi izan ziren, batetik jendearen kontzientziazioa eta bestetik ikastetxe berria eraikitzeko dirulaguntza.

.30.000 lagun

Orain hogeitabat urteko Kilometro haiek hainbat bitxikeria izan zituzten: anagrama Zumeta margolariak egin zuen eta gogoan da oraindik ere, Loiolan ibilbidean muntatu zen burdinezko zubia.

Hasierako urteetako Kilometroetan partaidetza kopurua handiagotzen zihoan urtez urte, Loiolara 30.000 lagun hurbildu ziren.

.79ko Kilometroei hasiera Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko presidenteak eman zion. Gainera, ibilbidean euskal kulturako pertsona esanguratsuak ere parte hartu zuten, Joxe Migel Barandiaran eta Luis Villasante besteak beste. Pertsonaia ezagunak ibilbidean biltzeagatik, hainbat babesleren diru laguntza lortu zuten 79ko Kilometroen antolatzaileek. Guztira 13 milioi lortu ziren orain hogeitabat urtetako kilometroetan, irabazietatik 2 milioi Gipuzkoako Ikastolen Elkarteari eman eta gainontzekoarekin Azkoitiko ikastola berria eraiki zen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak