Iritziak
: Akuilua
Bizitza baino zerbait gehiago
Fernando Morillo (Idazlea)
Zertarako balio ote du mendian penatzeak, tontorrak igotzen aritzeak? Areago oraindik, mendi horiek urrun baldin badaude... Hori alferrik nekatu beharra! Eta gutxi balitz, gainera, arriskutsua.
Hainbatetan entzun izan dut antzeko diskurtsoa. Azkenaldian batik bat.
Nik ez dakit zergatik dirudien, mendiaren begipe isilean, bizitza beste zerbait dela. Zerbait gehiago. Ez dakit. Beharbada, gizakiok galdutzat jo ditugun ametsak, mendiaren bakardadean ezkutatzen direlako. Beharbada, gure benetako neurria, norberaren aurkako borrokan baino agertzen ez delako. Ez, ez dakit zergatik. Baina badakit, bai, hori horrela dela.
Horrexegatik, miretsi besterik ezin ditut egin, amets ezkutu horiek, nik baino mila aldiz gertuagotik besarkatu dituztenak; behar baino lehen joan arren, sekula joango ez diren mendizaleak. Felix eta Takolo. Ez adiorik.
|