Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Iritziak »  Neurri bakarra

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Iritziak : Azketako ura

Neurri bakarra

Jabier Altuna

Ekainean, batek idatzitako eskutitzaz idaztera noa polemika sortzeko asmo gabe; politikaz denok dugu arrazoi puska bat, inork ez guztia.

Irakurleak Etxezarreta, Erraibotx Donostiako zinegotziari poltronero deitzen zion; honi buruz bi gauza:

  1. Ez dut Erraibotx asko ezagutzen baina inondik ez zait poltroneroa iruditzen; DV-n azaltzen zuen nondik nora sartu zen PSOEn; Bere bide politikoaz (edozeinenaz), nahi den analisi politikoa egin daiteke eta nahi dugun kalifikatiboa jarri.
  2. PSOE eta PPko zinegotzien egoera ikusita, nahiz hala izan, poltroneroak deitzea oso gogorra iruditzen zait; esan beharrik ez, leku guztietan daudela baina partiduotan egongo dira gutxienak; poltronaz gain zerbait desagradableago jasotzeko arriskuan daude.
  3. Idatzian Erraibotxek eta familiak jaso dituzten «presioengatik» Euskadi Irratiko solasaldiak uzteko asmoa azaldu zuela zihoen.

Ekintzaz eta egileei buruz (politiko baten emaztea pakean ez uzteaz) irakurleak ez zioen ezer; horrek arritzen nau. Ekintza batzuen aurrean oso kritikoak gara, batibat ingurukoak ez direnak egiten badituzte; baina ingurukoenak ezkutatzen, justifikatzen saiatzen gara. Erraibotx poltroneroa dela iruditzen bazaigu hala dela esatea normala deritzot, baina zuzenak izanez eta neurri berdina erabiliz emaztea bakean uzten ez dutenak faszistak direla esan behar (faszista baita «etsai» politikoaren familia meatxatzen duena, ala ez?); norbaiti kotxea erretzea «konfliktoaren ondorioa» dela esaten bada, beste edozeini errez gero berdina esan beharko genuke, ez «gerra zikina» ; biak dira bata, edo bestea neurri berdinez epaituz gero; ez bada nahi, ez dago zer esanik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak