Iritziak
: Amuko zubitik
Urriak bata
Alaitz Olaizola
- eko urriko egun hura ez dut gogoan -urrian izan ote zen?- entzutez zeharo ezaguna bazait ere.
Azpeitira jende asko etorri zela esan didate, baina ez dut uste aurtengoan adina bilduko zirenik. Denok kabituko ote garen ere beldur naiz!
Prestatu dadila Azpeitia eta bertakoa dena, Aita Santuaren bixitaz geroztik, urriaren batean herrian ospatuko den gisako festarik ez delako izan. Eta barkatuko didazue, baina alde ederra badago!
Pentsa, inora joateko autobusik hartu gabe, ibilbidean galtzeko kezkarik gabe. Euria ari duela eta arropa aldatzea komeni dela? Dena bertatik bertara. (Dena dela lasai, eguraldi ona ere enkargatua dago).
Giro jatorra dudarik gabe, primerako zerbitzuak seguru eta festarako gogoa seguruenik ere soberan. Ni behintzat, prest nago HAU DA! lemapean ikastolen aldeko festa erraldoian euskaldun giro ederrean kalera irten eta festan murgiltzeko.
Ibilbidean bueltatxo bat eman berri naiz eta giroak lagunduz gero, azken urteetako Kilometroetako ibilbiderik politena izan daitekeela iruditu zait, probatu bestela.
Urriaren 2an, handik eta hemendik eroriko dira zer esanak, ondo edo gaizki eginak, soberan halako, faltan beste halako... Baina «ahal duena egiten duenari, ez gehiago eskatu».
Ahaleginak pena merezi du, beti.
Datorrena datorrela eta festaz goza dezala.
Nahi ez duena, etxean ilunpean gera dadila, aurtengo Kilometroak 00-k, berarekin bait darama argia bazter guztietara.
Ondo pasa ditzazuela Kilometroak 00-ak!
|