Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 8,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Gutunak »  Unai Lizaso

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gutunak

Unai Lizaso EHko zinegotzia gezurretan

Azpeitiko EAko zinegotzi taldea

UZTARRIA aldizkariaren azken alean EAko zinegotzia den Nekaneri egiten zaion salaketa gezurtatu nahi genuke EA zinegotzi talde bezala. Eta Unai Lizaso EHko zinegotziaren jokabidea salatu nahi genuke. Bera izan baita gezurrezko informazioa sortu eta zabaldu duena.

Unai Lizaso EHko zinegotziak egin zuen aurrena salaketa eta ondoren etorri da zenbait gazteren idatzia. Idatzi hartan esaten zenez, Nekanek Kaitori prentsaurreko bat grabatzeko debekua eman zion. Informazio hau faltsua da. Gezur hutsa eta maltzurra da.

Unai Lizasok, gure taldeko Nekaneri miņ egiteagatik, informazio faltsu bat eman die idatzia sinatu duten gazteei. Unai Lizaso, gazte hauei gezurretan ari zaie, beraien artean gorrotoa sortu asmoz. Informazio hau gezurra dela argien erakusten duena, Kaitok berak esandakoa da. Kaitok informazio hau publikoki gezurtatu egin du.

Honen aurrean, honako galdera egiten dugu: Zer dela eta atera du Unai Lizasok gezurrezko kontu hau? EA taldeak gazteen arloan bere iritzia eman duelako? Eta iritzi hau beraienarekin bat ez datorrelako? Ezin dute EAk bere iritzia libreki ematea onartu? Beraiek bezala pentsatzen ez duena ezin dute onartu?

Honek erakusten du, Unai eta bere taldekideek besteen adierazpen askatasuna ez dutela onartzen, besteok beraiena errespetatzen dugun bitartean.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak