Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 4,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Urria »  Alejo Uranga

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala : Alejo Uranga (Kirol Batzordeko burua)

“Partaidetza handia dugu kirol ekintzatan”

Udala

Oporraldia amaitu eta kurtso berriarekin bat hainbat kirol ikastaro eta ekintza egiteko aukera dago herriko instalakuntzetan. Herriko kirol azpiegiturak eskaintzen duten kirol ekintzen berri jakin asmoz Alejo Uranga kirol batzorde buruarekin izan gara.

Alejo Uranga
Alejo Uranga.    (Udala)

Zeintzuk dira bi instalakuntza hauetan aukeratu ditzazkegun kirol motak ?

Gure instalakuntzetan, kasu honetan igerilekuan eta kiroldegian, kirol mota hauek egiteko aukera dago: saski baloia, eskubaloia, igeriketa, squasha, ping ponga, aerobika, mantenimendu soinketa, muskulazioa, aretoko dantzak, hirugarren adinekoen soinketa, karate, judo eta abar.

Zein da bi instalakuntza hauen ordutegia?

Igerilekua, astelehenetan goizez itxita egoten da eta arratsaldez 2etatik 9etara irekitzen da. Egun normaletan berriz, goizeko 7etatik iluntzeko 9etara. Larunbatetan, goizez 10etatik 1etara eta arratsaldez 4etatik 8etara.

Kiroldegia, astelehenean, goizez 9etatik 1etara eta arratsaldez 3etatik 9etara. Egun normaletan goizez itxita egoten da eta arratsaldez 3etatik 9tara irekitzen da. Larunbatetan, goizez 10etatik 1etara eta arratsaldez 4etatik 8etara irekita egoten da.

Bazkide izateko zer egin behar da?

Bazkide izateko izen emateko orri bat bete behar da datu guztiekin eta sinatuta ekarri behar da gure instalazioko harrerara argazki batekin batera. Mota ezberdinetako bazkideak ditugu, horrela batzuk 18 urtetik beherakoak dira, besteak gorakoak eta beste batzuk sendikoak, azkeneko aukera honetan 25 urtez azpiko seme alabak sar daitezke, hauek diru sarrerarik ez badute. Behin karneta lortu duzunean, karnetak bietarako balio du, hau da, kiroldegirako eta igerilekurako.

Noiz izan dira izena emateko epeak?

Berez, abuztuan eta irailaren lehenengo astean izan dira izen emateko egunak, baina ekintza batzuetan oraindik ere aukera badago matrikulatzeko. Adibidez, urrian hasiko diren ekintzetarako, areto dantzak, hirugarren adinekoen soinketa eta abar. Izen emateko egunak, irailaren 30a arte iraungo dute. Karate eta judoren kasuan, kirol modalitate hauetan parte hartu nahi izan ezkero bi kirol talde hauekin harremanetan jarri behar da.

Zeintzuk dira kirol mota arrakastatsuenak?

Orainarte, nik esango nuke, umeentzako igeri ikastaroak, aerobika, muskulazioko ariketak eta aretoko dantzak dutela arrakasta handiena, baina esan behar da beste ekintzetan ere partaidetza handia dugula.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak