Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Zezenzalea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Saninaziyuek : Jose Manuel Odriozola (Zezenzaleen batzordekoa)

«Torero onenak zein diren zaletuak badaki»

Zezenzaleen batzordeko kide bezala, aurten hemeretzigarren feriaren antolaketan parte hartu du Jose Manuelek.

 

Zezenzaleen batzordekoek Saninaziyuetako zezenketak prestatzen makina bat lan egiten dute. Toreatzaileekin kontratuak egin, zezenak aukeratu eta Saninaziyuetan dena ondo atera dadin ziurtatu... «Toreatzaile onenak zein diren zaletuak badaki, baina arazo ekonomikoak, zezenak... Bitarteko asko izaten dira torero bat edo beste bat kontratatzean. El Juli atera denetik, ikaragarri igo du toreatzaileen prezioa. Ponce orain bi urte baino %50 gehiago kostatzen da. Ordea, Julik plazak bete egiten ditu», dio Jose Manuelek. Zezenak aukeratzean ere kontu izan behar da: «Ez da erraza asmatzea, adi egon behar da, eta denboraldian zer ganadu ibili den ondo aztertu».

Azpeitiko zezenplazak badu berezitasunik: «Zezen-plazaren berezitasun bat, beti izan ohi duen txukuntasuna, seriotasuna da. Eta inon ez dagoena hirugarren zezena hil ondoren bandak jotzen duen zortzikoa da. Plaza egin aurretik, zezenak nobillero bat hil zuen Azpeitian, eta Silvestrek jarri zuen zortzikoa. Herri honek badaki gauzak gordetzen», dio.

Aurten presidentzian aholkulari berria izango da: Jesus Ferro donostiarra. «Aholkulariaren papera oso garrantzitsua da, belarriak justu emateko. Lehenengoa ikuslegoak eskatzen du, eta bigarrena presidentziak; kasu honetan, teknikoa eta entendidoa ematea garrantzitsua da, plazari kategoria ematen baitio».

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak