Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Udaltzaingoa

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Saninaziyuek : Inma Aramendi (Udaltzaingoa)

«Festa lasaiak dira, bihurrikeriren bat gertatzen bada ere»

Aurten hirugarren urtez egingo du lan Inmak udaltzain bezala. Gustora dago, aurten arratsaldez baitu lana.

 

Festak hasi baino lehen festak pasatzeko desiatzen dago Inma Aramendi, lan egin behar duelako batik bat. Bestela, Saninaziyo festak gogoko ditu.

Udaltzainei festetan erabat aldatzen zaie lana, egunerokotik ateratzen dira. Hala ere, festetan baino aurreko egunetan lan gehiago izaten dute udaltzainek. «Aurreko prestakuntza lanak gehiago dira, atrakzio desberdinei lekua eman, pitxiak saltzera etortzen direnen artean lekuak banatu. Trafiko aldetik ere dena aldatzen da, gero zezenetarako ere prestaketak egin behar izaten dira», azaldu digu Inmak. Festetan egiten duten lan nagusiena zaintzarena da, eta lanean ere denbora gehixeago pasatzen dute: «Festetan-eta lan bat hasi baduzu, hura bukatu artean jardun behar izaten duzu».

Ordea, arratsaldeko lanorduetan lan egitea suertatuz gero, parranda eta festez gozatzeko aukera handiagoa izaten dute udaltzainek. Horretan suerteko da Inma, aurten arratsaldeko txandan lan egingo baitu.

Aurten, festetan ibiliko den jende andana «izugarria» izango dela uste dute udaltzainek.

«Saninaziyoak lasaiak dira; gauza txikiak gertatzen dira, lapurreta txikiak -eta, bihurrikeriak gehienbat. Kotxeak gaizki aparkatuta...», dio Inmak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak