Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2000 »  Abuztua »  Saninaziyuek »  Tabernaria

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Saninaziyuek : Angel Ainziburu (Tabernaria)

«Dena ‘bestiala’ da, kanpoko jende asko etortzen da»

Pikua tabernako jabea da, eta hamairu urte egin ditu tabernari lanetan. Saninaziyuetan egunero ariko da barra atzean.

 

Parrandazalea Saninaziyuetan lo gutxi eginda ibiliko da, baina baita lanean arituko direnetako batzuk ere; hauetakoak dira tabernariak. Jaiak hasi eta, egunak joan eta egunak etorri, lana berdin-berdin egin behar izaten dute tabernariek. «Oso gogorrak egiten dira Saninaziyuek, lan asko egin behar izaten da. Jende asko izaten da, agian gehiegi. Lo gutxi egiten dugu, eta gogorra gertatzen da lanerako», dio Angelek. Kanpotik etortzen den jendeak ohitura berriak ekartzen ditu herrira; herrian tabernetako errege diren kalimotxoa, zerbeza eta Gin-kasa, edari berriekin nahasten dira: «Hiru edari horiek dira sota, caballo y rey, baina kanpokoek zerbeza eta edari desberdinak eskatzen dituzte. Kanpoko jende ugari ibiltzen da Saninaziyuetan. Hemen dena bestiala da, ematen du Gernikako txosna batean ari zarela lanean».

Egunean zehar, parrandarako ez dute denborarik; izan ere, eguerdian taberna ireki eta arratsaldean izaten dituzten une lasaiak gauerako gauzak prestatzeko aprobetxatzen dituzte. Angelek daukan Saninaziyuetako oroimen bakarra lana da.

Jaietan merenge eta saltsa doinuak izango dira nagusi tabernetan. «Apiriletik entzuten den La Bomba eta Meneito izango dira gehien festetan entzungo eta jarriko ditugun kantuak», azaldu digu tabernari honek.

Angelentzat jaietako egunik onena azkenengoa da, azkenengo lan eguna duelako oporren aurretik, abuztuan ia hilabete osoa taberna itxita izaten baitute. Deskantsurako, akaso.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak